15IRA2023

Gailurrerantz mendi elkartearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiak

2023/09/27 | 2023/09/30
19:00
Udaletxeko herri artera

Elkartearen sortzaileekin hitzaldia (irailak 27), ikus-entzunezko baten proiekzioa (irailak 29), eta mendi irteera eta bazkaria (irailak 30) antolatu ditu Gailurrerantz mendi elkarteak. Bazkarirako txartelak gaurtik aurrera erosi ahal izango dira Arresenen eta Joxepanen. Gaur eta gaur zortzi 19:00etan plazan jarriko den mahaian ere eskuratu ahal izango dira. 

Kaixo, herritar:

Mendi Elkartearen 50. urteurrena ospatzeko, egitarau oparoa prestatu dugu. 

  • Irailak 27, 19:00etan. Sortzaileen hitzaldia. Udaletxeko herri aretoan.
  • Irailak 29, 22:30ean. 50 urteotako bizipenak biltzen dituen bideo emanaldia
  • Irailak 30. Helduen mendi irteera (08:30ean, plazan / 16 km +800) eta haurren mendi irteera (10:00etan plazan, 10 km +350 m). 14:30ean, plazan, bazkaria. 

Bazkarirako tikeak gaur arratsaldetik irailaren 24ra bitartean erosi ahal izango dira Arresenen eta Joxepanen (Helduen menua 24 euro / umeen menua 6 euro).

Gaur eta gaur zortzi 19:00etan plazan jarriko dugun mahaian ere eskuratu ahal izango dira. Animatu!

Gailurrerantz Mendi Zuzendaritza