05EKA2025

Hil edo biziko jardunaldia ostiralean

2025/06/06
18:30
Resti pilotalekua
Herriarteko Txapelketan, ostiralean, hilak 6, erabakiko da kale edo bale Zaldibiak aurrera egingo duen edo ez.

Joan den ostiralean Hernanin 3-0 galduta, garrantzi berezia du ostiral honetan, hilak 6, Zaldibian jokatuko den itzuliko jardunaldiak. Orduan erabakiko da Herriartekoan aurrera egingo dugun edo ez.

Hauek osatuko dute Zaldibiako taldea:

- Katedeteak: Suhar Mantzizidor eta Beñat Arrese (Enetz Aranburu eta Ekai Armendariz ordezko)

- Jubenilak: Aratz Aranburu eta Aetz Lopez (Lide Lopez ordezko)

- Nagusiak: Alex Sukia eta Aitor Elizegi (Iñigo eta Jokin Mendizabal ordezko)

Herritar guztion babesa eta eupada behar dute gure pilotariek. Resti pilotalekuan dugu zita, ostiralean, hilak 6, 18:30ean.

Animatu denok herriko taldea babestera!

Sarrera doan izango da, eta taberna jarriko dugu.